Baina gure gaurko gaia zentratzeko, lehen pausu bezela Autoadierazpen Ereduaren oinarriak zeintzuk izan ziren aipatuko dut labur-labur:
1.Erromantizismoa.
2.Rousseauren Teoria.
3.Testuinguru soziala (estatuaren kontrolaren aurka artistak)
4.Testuinguru pedagogikoa (eskola berria)
5.Testuinguru filosofikoa (arrazionalismoaren kontra)
Garai hartako egoera sozialaz gain beraz, Rousseauren Teoriek eta hauetan oinarritutako (bertan gauzatu baitziren) Eskola Berriak eragin handia izan zuten eredu honen sorrera eta aplikazioan.Rousseauk "Emile o De la educacion" deitutako bere liburuan hezkuntzaren printzipio pedagogikoak aurkezten ditu eta besteak beste ondoko hau dio: "Haurrak ba omen du jaiotzetik sormen eta originaltaasun kutsatu gabea eta kultura dela(beste gizakiekin harremanetan jartzen denean, alegia) gizakiak berezko duen ondasun hori galtzearen erruduna".

No hay comentarios:
Publicar un comentario