lunes, 5 de enero de 2009

Zer landu LOGSErekin


Aurreko sarreran artearen ikuspegi berri bat laburbildu dut, hau da, artea lengoaia bailitzan ikusten zuen ikuspegia. Bertan aipatu dut baita, 1992ko Logse legea arte hezkuntzari dagokionez ikuspegi honetan oinarritzen zela. Beraz, eskolan ikuspegi honetatik, eta ia gaur egundaino, nolako gauzak lantzen ziren laburbiltzen edo goitik aipatzen saiatuko naiz orain.

Hasteko, esango dut, artea lengoaia bat kontsideratzeak aldaketa handia dakarrela eskola munduan lan egiteko orduan. Orain arte, artea norbanakoaren sormen gaitasun bezela ikusten bazen, hau da, zerbait librea eta askatasunez landu beharrekoa, orain beste edozein lengoaia bezela irakatsi daitekeena bilakatzen da. Aldaketa honek, eta batez ere guri dagokigunez lehen hezkuntzan, plastikako edo arte hezkuntzako eskola orduen aldaketa dakar. Orain helburua ez da izango arte lanak ezagutu eta egitea, garrantzi handia izango baitu analisiak,interpretazioak eta iritzi kritikoak. Puntu honetan, garrantzi handia izango du, baita ere, Teknologia berriekin arteak lortu duen irudiak azkar eta etengabe ekoizteko bide berria,hots, artearen kontzeptua zabaldu egin da, arte tradizionalaz gainera diseinua, publizitatea eta imajina ere lantzen baitira.

Igorlea-----------mezua----------hartzailea eskemari jarraituz, haurrek autoreen lanak ezagutzeaz gainera (erabilitako materialak, teknikak,...), beraien bizitza nolakoa izan zen, bizi izan zireneko garaia nolakoa izan zen,e.a. ikusi beharko dituzte ondo interpretatu ahal izateko hauen arte lanak eta modu kritikoz begiratu ahal izateko berauei.

Beraz, curriculum berri honetako arte hezkuntzari dagozkin edukiak ,nolabait, bi multzo nagusitan banandu ditzakegu gauzak erraztu asmoz:

1.Pertzepzioa lantzeko edukiak: eduki multzo hau landuz, 3 zikloetan, lortu nahi dena da, haurrak errealitatea zentzumen guztiekin behatu, aztertu eta ikertzea.
2.Adierazpena lantzekko edukiak: eduki multzo honekin landu nahi dena, bestalde, lengoaiaren elementuak behin ezagututa barne egoerak adierazi eta plazaratzeko gaitasuna.

Ondoko helbide honetan, musika arloa lantzeko alde batetik eta plastika eta arte bisuala lantzeko bestetik, hainbat baliabidetara loturak aurkituko dituzu: http://www.artic.ua.es/sites/u38/sitio391/

No hay comentarios: