sábado, 17 de enero de 2009

PUBLIZITATEA

Gaur egun bizi garen gizarte honetan, argi dago, zer nolako garrantzia daukan irudiak. Batez ere mugimenduzko irudiak. Dena sartzen baitzaigu begi eta belarrietatik, irudi eta soinuen bitartez; telebista (ia-ia esan daiteke gure gaztetxoen hezitzaile nagusia bihurtzen ari dena, tamalez), zinea, internet, bideojokoak.
Beraz, oso interesgarria eta erabilgarria izan daiteke, arte hezkuntzako irakasgaia baliabide hauetaz baliatzea, eta gaur egungo arte hauek(publizitataea, zinemagintza,...) erabiltzea, haurrei erabiltzen diren teknikak zeintzuk diren adierazteaz gain, gaur egungo gizartea kritikoki ikusten irakasteko.
Oso artikulu interesgarria dago zientzia.net-en, publizitatearen teknika eta moduez ari dena.

Bestalde, eskoletan publizitatea lantzeko modu asko daude, bat izan daiteke, ikasleek beraien anuntzioak grabatzea. Adibide batzuk ikus daitezke helbide honetan.

Publizitateari buruzko dokumental bat. Frantzez batzuek egina da baina gazteleratuta dago.
"El maravilloso mundo de la publicidad" deitzen da.

No hay comentarios: