ELKARRIZKETA INGLESEZ
Rudolf Arnheim (1904-2007) Berlinen, Alemanian jaio zen. Psikologo eta filosofoa izan zen, batez ere gestalt eta hermeneutikaren psikologien eragina izan zuen. Arte bisual eta beste fenomeno estetiko batzuen azterketan ekarpen handiak egin ditu. Hainbat liburu idatzi ditu; artearen psikologiari buruz, imajinen pertsepzioari buruz edo formen azterketari buruz. "Visual thinking" liburuan esan zuen gizaki garaikide modernoa etengabe akosatua dagoela hizkuntzaren munduarengatik. Arnheimek planteatzen du ikasteko beste hainbat modu badirela, adibidez ikusmenean oinarritutakoa. Berarentzat, artelan batean badaude kualitate eta sentimendu batzuk atzeman ditzakegunak, baina hitzez, hizkuntzarekin ezin adieraz ditzakegunak; eta honen zergatia da hizkuntzak ez digula ematen errealitatearekiko kontaktu zuzena izateko zubirik. Hizkuntzak berarentzat,entzundakoa, ikusitakoa eta pentsatutakoa izendatzeko balio du soilik, eta zentsu honetan hizkuntzak eraikuntza intuitiboa eta sentimenduak oztopatzen ditu.
Aurreko sarreran aipatu dugunez, pertzepzioak, behaketak pisu handia daukoa curriculum berri honetan. Autore honek, pertzepzioari buruzko ikerketa garatu zuen, eta honela zioen: gizakiok, inguratzen gaituzten objektuen kualitateak bereiztuz lortzen dugula heldutasuna. Teoria honen arabera, helduoak, haurrek ez bezela, atzemandako kualitate hauek beste objektu batzuen kualitate konplexuagoekin harremanetan jartzeko gaitasuna daukagu, beste hitz batzuetan esanda orokortzeko gaitasuna. Aipatutako gaitasun honi "desberdintzapen pertzeptibo" izena eman zion. Desberdintzapen pertzeptiboa, bere aldetik, oso pixkanaka garatzen da eta zenbat eta gehiago landu alor bat orduan eta konplexuago eta finagoa izango da gaitasun hori.
Beraz, haurrekin desberdintzapen pertzeptiboa lantzeko moduak bilatu behar ditugu eta horrela, pixkanaka, arlo desberdinak landuz (koloreak, formak,tamainak,...), gaitasun hau garatzen joan.